Caisse d’Epargne bankuak bide berri bat urratzen du !

Culture/Kultura-ren partaide « historikoa » den Caisse d’Epargne Aquitaine-Poitou-Charentes bankuak erabaki du emaitza fondoari ematen dion laguntza emendatzea. Partaidetza mota berri bati hasiera ematen dio : partaide nagusiak. Ea eskualdeko beste enpresa handiek Caisse d’Epargne-k urratu bidea segitzen duten… Xehetasun gehio Caisse d’Epargne bankuak bide berri bat urratzen du !

6 partaide berri

Irulegiko sotoak, Collectivité Service-k, Dubernet de Boscq abokatu kabineteak, – denak tokiko enpresak ! – ekarpena egiten diote Culture/Kultura-ri. Berripaper eta emailing zerbitzuetan berezitua den Trackoo enpresa ere hemengoa da ; Novaldi bezala, Culture/Kultura sustengatzen duen alor numerikoko enpresa bat. Arras bertakoa ez, baina Frantzia hego-mendebaldean ederki errotua den Sud-Ouest Mutualité-k ere osoki bat egiten […] Xehetasun gehio 6 partaide berri

Loustau hotelak izenez aldatzen du

Hemendik aitzina, Loustau hotela « Ibis Style Bayonne Gare Centre » deituko da. Izen aldaketa bai, baina betiko atxikimendua Culture/Kultura fondoari. Xehetasun gehio Loustau hotelak izenez aldatzen du

Culture-Kultura fondoak haurrak eta gazteak laguntzen ditu euskal kulturaren biziberritzen

Résidence d’artistes avec des enfants autour de la txalaparta (photo: www.eke.org)

Euskal kultur erakundeak (EKE) gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko baita trukaketa esparruak lagundu nahi ditu «Hogei’ta» programaren bidez. Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz. Egitaraua bi publiko motari zuzentzen da: 8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak Haurrentzat, […] Xehetasun gehio Culture-Kultura fondoak haurrak eta gazteak laguntzen ditu euskal kulturaren biziberritzen

Culture-Kultura « Hitz-enea » erakusketa ibiltaria sostengatzen du

L’exposition « Hitz-enea » présentée à Getxo au mois d’octobre 2012 (Photo: Ukberri.net)

Euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia egon ere ez zegoenean. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Tatoena), toponimiak (Beresalde)  etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago,  abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), […] Xehetasun gehio Culture-Kultura « Hitz-enea » erakusketa ibiltaria sostengatzen du

Culture/Kultura 2012ko bukaeran

Kaufman and Broad promotoreak, Victor-Hugo jatetxeak (Baiona) eta Dassault-Hegazkigintzako komiteak Culture/Kulturako lehen hamaika mezenasekin bat egiten dute. Arras ezaugarri ezberdineko hiru mezenas berri Euskal kultur erakundearen eta Baiona – Akitania-Hegoaldeko Eszena nazionalaren proiektuarekin bat egiten dutenak, Culture/Kulturaren bitartez. Hiru mezenas berri, jadanik partaide diren hiru mezenasekin eta hogei emaitza egile partikularrekin bat egiten dutenak. Xehetasun gehio Culture/Kultura 2012ko bukaeran