Pirinio Atlantikoetako kontu ikustatzaileen ekimenez 1989an sortua, Cegecoba « tresna » bat da, enpresa industrialen, komertzialen bai eta ofiziale nahiz laborantza enpresen zerbitzuko dena. Elkarlanean ari izanez 300 kontulari kabinete eta tokiko partaide ekonomiko sare batekin, badaki kultura garapenak garapen ekonomikoa sustatzen duela. Horregatik zuzendaritzak erabaki du Euskal Herriko kultura aniztasuna sustengatzea Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak elkarrekin sortu duten Culture/Kultura emaitza fondoaren bitartez.