Euskal kultur erakundeak (EKE) gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko baita trukaketa esparruak lagundu nahi ditu «Hogei’ta» programaren bidez. Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz.
Egitaraua bi publiko motari zuzentzen da:
- 8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak
Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioari lehentasuna ematen diote. - 16 urtez goitikako gazteak
Gazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen eragile izateko ahalak eskainiko zaizkie.
Culture-Kultura fondoak egitasmo honen babesean bidean ezarri ekintza edo deialdiak sostengatuko ditu.