Euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia egon ere ez zegoenean. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Tatoena), toponimiak (Beresalde) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra). Dena den, gure etxeen izenek garrantziak daukate ; etxeen izenekin gure herrietako kaleetan bertsoak osatuz ibili gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatuz.
2013ko agorrilan estreinatua izanen den erakusketa ibiltari honetan, Iparraldeko hiru probintzietan bildu etxeen izenak aurkituko ditugu, argazkien bitartez, eta sailkapen berezi bat egina izanen da, erranahien arabera. Bilketa lana eta sormen artistikoa, Oskar Alegria, nafartar zinegile gazteak egin ditu.
Erakusketaren inguruan, animazio ezberdinak antolatuak izanen dira, hala nola toponimiaren edo literaturaren inguruko mintzaldiak, eta bertsu saioak.
Gehiago jakin: www.hitz-enea.com