Elkarrekin antolaturik, Scène nationale Bayonne — Sud-aquitain eta Euskal kultur erakundea egiturek aurkeztu dute Soinujolearen semea apirilaren 15ean. Tanttaka antzerki taldeak eskainirik, antzerkirako adaptazioa Bernardo atxaga idazleak egina du eta gai minberatsu bat aipatzen du : ETA erakundean sartu ziren bi gazteen historia, batek borroka armatua uzten duelarik eta besteak ez, bainan adixkidetasun azkar batek bateratzen ditu. Guti ezagutua da Ttanttaka antzerki taldea iparraldean, eta publikoa xoratua izan da, euskal antzerki garaikide hori ikusterakoan.