Euskal kultur Erakundea eta Baionako Scène nationale egiturek antolaturik, euskal jokoak ohoretan ezarriak izan dira Baionako antzokian, Herritmo ikusgarriarekin. Oreka TX-eko musikariekin batera, Kalakan taldea eta Kukai dantza konpainia elgarretaratu dira oholtzan, gaurko euskal kulturaren erakusteko xedearekin.
Baionako antzokia mukurru bete da eta talendu handiko artistak ikusi ditugu, dimentsio poetiko bat ematen ziotelarik ikusgarriari. Performantza fisikoa ere.